Abraham Viktor Ryberg (Jönköping, 1828ko abenduaren 18a - Djursholm, 1895eko irailaren 21a) suediar idazle eta filosofoa izan zen.
Ideologia liberalekoa izan zen eta kazetari gisa lan egin zuen. 1884an kultura eta arte lanbide izendatu zuten Stockholmeko Unibertsitatean. Eskandinaviar antzinateko ikerlaria izan zen eta Italiara bidaiatu ondoren mundu klasikoaz ere interesatu zen. Germaniar mitologia ikasteaz gain, Walter Scott eta Victor Hugoren eragina zuten eleberri historikoak ere idatzi zituen. Bere poemak erromantikoak dira, idealismoak eta humanismoak inspiratuak. Suediako Akademiako kide izan zen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search